domingo, 17 de noviembre de 2013

SITES SORTZEN!


¡Ya era hora! Berriro ere IKT praktika izan dugu ostegunean (Azaroak 14); ia ia hiru aste pasa dira, ai ene!
Zorionez osteguneko saio praktikoa nahiko entretenigarria izan da. Nire taldekideen artean “sites” delako bat osatu egin dugu, bertan lauron artean interesgarria iruditzen zaigun gai baten inguruan informazioa eskaini eta horren inguruan hitz egingo dugu. Beraz, gai bat aukeratzea izan da gure hurrengo pausoa.


KUXKUXERO izena jarri diogu gure sites-ari eta umeen eta sare sozialen arteko erlazioari buruz informazioa bilatzea, tratatzea eta eskaintzea erabaki dugu. Izan ere, nahiko tema interesgarria dela uste dugu, non errealitate hutsa irudikatuta dagoen. Gero eta ume gehiagok daude teknologiekin zuzen-zuzen harremanetan, eta esan dezakegu hori txarra ez dela, baina betiere era egoki batez egiten bada.
Halaber, sites-a sortu ondoren, haren apainketarekin hasi gara, koloreak gora eta behera. Ondoren, gure lehenengo sarrera sortu egin dugu gure aurkezpena egiteko helburuarekin.
Klasea aurrera egiten zuen heinean gure sites-a gero eta itxura politagoa hartzen zebilen, ze poza! Klase amaieran bideo bat ikusi dugu eta horrekin klase bukatutzat eman du Alaitzek.

Besterik gabe, hurrengo egunera arte!


Nire taldekideen blogak:

Gure sites:

No hay comentarios:

Publicar un comentario